Esperientzia sentsorialak

Tailerra5 KATTUKA HAUR ESKOLAKattukako jolas espazioetan integraturik hainbat esperientzia sentsorial garatzeko aukera dute haurrek. Hala nola, gela bakoitzean ondar lehorreko areatzak daude, zeinetan haurrak esperimentatzeko aukera dute; beti ere haien jolas librean daudenean, beste jolas aukera bat bezala.

Ondarrarekin jarraituz, beste hiru areatza handi daude kanpoko jolas espazioan. Ondar hau hezea da, beste aukera sentsorialak eskainiz. Belarditik atera gabe, belarra, iturria, hostoak, lurra eta naturak eskaintzen dizkigun beste elementuekin esperimentatzeko aukera dute gure txikiek.

Gelara bueltatuta, argiarekin esperimentatzeko aukera dute. Jolas espazioan integraturik retro proiektoreak dituzte eta argiarekin erabili daitezkeen materialak gertu dituzte ere.

Nagusien kasuan, material gehiago dituzte eskuragarri jolas espazioan. Hala nola, tenperak, buztina, plastilina, e.a.

Haurrak dira haien ikasketa prozesuaren protagonista eta haiek dira denbora zertan eman nahi duten erabakitzen dutenak.

Tailerra6 KATTUKA HAUR ESKOLA

 

Comments are closed