INFORMAZIO OROKORRA

KATTUKA HAUR ESKOLA ZUHAITZA

Kattuka Haur Eskolak 2011ko Irailaren 1ean zabaldu zituen ateak. Arbizu eta Lakuntzako udalen titulartasun publikoa dauka, Nafarroako Gobernuko Udal Haur Eskolen sarean dagoelarik.

Orain arte, Arbizu eta Lakuntzari ematen dion zerbitzuaz gain, Sakanako hainbat herriei ere ematen dio, hala nola, Uharte Arakil, Irañeta, Etxarren, Ergoiena, Etxarri Aranatz, Iturmendi, Olatzagutia… Etorkizunean, beharra duten familiek ere, Kattukako zerbitzua eskatzeko eskubidea dute. Hortaz, bailarari begira dagoen haur eskola da, 4 hilabete eta 3 urte bitartean dauden haurrei eta haien familiei hezkuntza-zerbitzu eskaintza egiten dielarik.

Kattukan “Sakanako Zerohiru Baliabideak E.M.”-k garatutako “Zerohiru Hezkuntza Proiektua” lantzen da. Proiektu honen abiapuntua haurren garapen integrala, haien erritmoen errespetua eta baliabide pedagogikoen eskaintza zabala egitea da. Honetaz gain, proiektua aurrera eramateko familien parte hartzea ezinbestekoa da. Haur Eskolaren sorrerarekin batera, “Kattukako Gurasoen Elkartea” sortu zen ere, hezkuntza taldearekin elkarlanean dihardutenak.

Kattuka haur eskolako ordutegia, goizeko 7.30etatik arratsaldeko 16:30etara da. Familiek 4 edo 7/8 orduko egonaldiak aukeratu ditzakete. Ordaindu beharreko tarifak familia bakoitzaren errenta aitorpenaren araberakoak dira.

Garapenaren araberako taldekatzeak egiten dira, haurrak hiru geletan banatuta daudelarik; Ditikoak, Ibiltariak eta Nagusiak. Gela hauek garapen mailari egokituta daude, bai hornikuntza aldetik baita material aldetik ere. Gela hauetaz gain, bi tailer eta psikomotrizitate gela ere daukagu. Barne espazio hauek jangela, sukaldea eta leihopeko 160m2ko salarekin osatzen dute barne eraikuntza. Kanpoan, patioa eta belardia dugu, 800m2ko kanpo espazioa.

 

Informazio dokumentuak:

  1. FAMILIA GIDA 21-22
  2. Harrera-Kattukan 
  3. Poltsikoko egutegia 2021-2022

Comments are closed