HAUR ESKOLAKO ARAUAK

Kattukako sarrera ordutegia 7:30etatik 9:30etara da. Edozein arrazoi dela eta ezin bada ordutegia bete, abisatu zuzendaritzan.

Haur eskolan ez da inolaz ere haurrei botikarik emango. Eskola Ordutegian botika ematea ezinbestekoa bada, horrela izan behar duela dioen medikuaren ziurtagiria eskatuko zaizue.

Ordutegi aukeraketa dela eta, 13:30etatik aurrera eskolan dauden haurrak, nahi eta ez jantokian geratu beharko dira.

Ordutegiak errespetatzea ezinbestekoa da Kattukako funtzionamendua egokia izan dadin.

Kattukara sartzeko derrigorrezkoa da kaltzak jartzea.

Bularra hartzen duten haurrei, ama bertaratzeko eskubidea bermatuko zaie, ama-edoskitzea mantendu dadin. bestalde, etxetik ekarritako bular esnea emanen dute hezitzaileek.

Larrialdiren bat edo istripuren bat gertatzekotan, Kattukako larrialdi protokoloa aplikatuko da:

 

  • Edozer larria gertatuz gero, haurra Etxarri Aranatzeko osasun zentrora eramanen da. Era berean, familiarekin kontaktuan jarriko gara.

Osasun arauak. Haur eskola infekzio fokua izan ez dadin, haurrak ez dira haur eskolara ekarriko ondoko sintomak agertuz gero:

 

  • 38 Cº baino gehiagoko uzki tenperatura edo 37,5 Cº besapeko tenperatura izatea.

  • Beherakoa, ohiz kanpoko hiru libratze baino gehiago egunean.

  • Oka egitea, ez ohiko moduan.

  • Arnas aparatuko edo belarriko infekziorik izanez gero, antibiotikoarekin tratamenduan daudenean eta 24 ordu pasa ez direnean, tratamenduarekin hasi zenetik.

  • Gaixotasun kutsakorrak (Konjuntibitisa, barizela, elgorria, edo beste batzuk).

  • Izurrite garaian (Adibidez zorriak), familiek arreta berezia jarri beharko diote higieneari dagokionean, berariazko produktuak erabiliz mota honetako izurriteak ahalik eta gehien ekiditeko asmoz.

Ikus arauen PDF-a.

Comments are closed