2015-16 ikasturte bukaerako festa

Ikasturtea amaitzen den honetan festa inportantea antolatu dugu Kattukan. Uztailaren 21ean zatozte haur, guraso eta gerturatu nahi duen guztia, gonbidatuak zaudete!

12etan da festaren hasiera, Xapiru trikitilariak, puzgarri txikia, ur zezena eta zirko loretuan gozatu ondoren 13:30ak aldera etxera joango gara iraila arte.

Eta gogoan izan! Kattuka erabat utziko duten familiek sarrerako adarra apaintzeko kordela osatzeko aukera duzuela gure eskolako historian oroigarri bat uzteko. Bertan izango dituzue soka osatzeko hainbat apaingarri, margo eta paper zuen mezua uzteko. Parte hartu eta osatu kattukaren historia!

kattuka festaIkasturte-bukaerako-festa-2016.pdf

 

Comments are closed