2020-2021 ikasturteko matrikula epea uztailaren 17tik, uztailaren 24ra luzatuko da.
Tokia: Kattuka Haur Eskola edo info@kattuka.com
Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
- Haurra inskribatuta dagoen Gizarte Segurantzako kartilaren edo txartelaren fotokopia.
- Matrikulan ezarritako kuota ordaindu izanaren egiaztagiria (65€. 60€ Matrikula kontzeptuan eta 5€ banakako agenda kontzeptuan)
- 2021eko uztaileko kuotan, matrikularen 60€ak bueltatuko zaizkizue 2/2019 foru aginduan adierazi bezala.
Kattukako kontu korronte zenbakia:
CaixaBank ES53 2100 5169 3122 0002 4798
Kontzeptua: Haurraren izen abizenak
- Beste herri batean bizi diren haurren kasuan, udalari dagokion moduluaren ehunekoaren finantzaketaren frogagiria. Finantzaketa hori bizitokia duten herriko udalaren edo familiaren beraren kargura izanen da.
- Gurasoen edo legezko tutoreen 2019ko Pertsona fisikoen errentaren gaineko aitorpenaren fotokopia.
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena egin beharrik ez badute, errenten edo dirusarreren zinpeko aitorpena eta/edo ikastetxearen titulartasuna duen toki entitateak beharrezkotzat jotzen dituen agiriak aurkeztu beharko dituzte, familiak 2019. urtean izan dituen diru-sarrerak zehazteko.
- Ordainagiriak helbideratzeko banku entitateko kontu-zenbakiaren fotokopia, titularra eta zenbakia agertzen dituena.
- Kasua bada, beharrezkoa den osasun informazioa, haurra behar den moduan zaintzeko
Matrikularen formalizazioa egiteko Pdf dokumentua deskargatu.