Aurrematrikula eta matrikula epe berriak

Aurrematrikula egiteko epe berri bat ireki dugu maiatzaren 10etik 16ra. Aurrematrikulan aurkeztu beharreko dokumentazioa. Jarraian eskatzen den dokumentazioa beteta, gure bulegoean aurkeztu beharko duzue, eta bestela, eskaneatuta emailez ere bidali dezakezue. Eskabide orria (Hemendik deskargatu eta ordenagailuan bete dezakezue Adobe Acrobat Reader programarekin edo inprimatu, eskuz bete, eskaneatu eta bidali).…

Irakurri

Haur Hezkuntzako lehen zikloko tarifak argitaratu ditu Nafarroako Gobernuak

Otsailaren 14an argitaratutako Aldizkari Ofizialak, 6/2017 FORU AGINDUAren berri ematen du, bertan, Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez, familiek 2017-2018 ikasturtean ordaindu beharreko tarifak ezartzen dira. Aurtengoan aurreko urteetan baino merkeagoak dira. Tarifen ordainketa Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ikastetxe bakoitzerako onesten duen ordutegiaren modalitatearen…

Irakurri

Otsailak 21 ate irekien eguna

matrikula flyer 2017+

Kattuka Haur Eskolatik otsailaren 21eko ate irekien egunera etortzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, gure eskolako txokoak ikusteko aukera duzue eta gure proiektuaren inguruko galderei erantzuteko  prest izango gaituzue. Beraz, zatozte, ongi etorriak izango zarete.

Irakurri

Ute Strub eta Sonia Kliass Sakanan

Pasa den asteburuan, Ute Strub eta Sonia Kliass, Kattuka haur eskolan izan ziren jolasaren inguruko bizipen mintegi bat burutzen EH Pikler Loczy elkartearen eskutik. Euskal Herri mailako 30 pertsonek soilik izan zuten bertan parte hartzeko aukera, tartean Sakandar batzuk. Ute Strub 1933. urtean jaio zen Berlinen eta Elfriede Hengstenbergen dizipulua…

Irakurri