GURASO ELKARTEA

2011n ireki zituen ateak Kattuka Haur Eskolak. Kattukan “Sakanako Zerohiru Baliabideak E.M.”-k garatutako “Zerohiru Hezkuntza Proiektua” lantzen da. Proiektu honen abiapuntua haurren garapen integrala, haien erritmoen errespetua eta baliabide pedagogikoen eskaintza zabala egitea da. Honetaz gain, proiektua aurrera eramateko familien parte hartzea ezinbestekoa da. Haur Eskolaren sorrerarekin batera “Kattukako Gurasoen Elkartea” sortu zen ere, hezkuntza taldearekin elkarlanean dihardutenak.

Pasa den ikasturtean, gurasoen elkartea federatu egin zen, Nafarroako Haur Eskolen artean federatutako gutxienetariko bat delarik. Erabaki honek 0-3 zikloa ikusgai jartzen du hainbat gunetan, bizi dugun egoera larria ikusita berebiziko garrantzia duelarik.

Elkarte honen eginkizunen artean, honakoak aurki ditzakegu:

– Festak: olentzero festa, Arbizuko Txistorra eguna, ikasturte amaierako festa… Festa hauen antolatzaile dira hezkuntza taldearekin batera.

– Aparteko diru sarrerak: aurretiaz aipatutako egoera latza dugun honetan, murrizketak non nahi aurki ditzakegu. Honek aparteko diru sarrerak bilatzera bultzatzen gaitu eta horretarako zenbait ekintza burutu izan dira.

– Kafe tertuliak: ikasturtean zehar kafe tertulia ezberdinak antolatzen dira haur eskolan, batzuk hezitzaileek gidatuta eta beste batzuk guraso elkarteak antolatuta. Kafe tertulia hauek 0-3 urteko haurrek bizi duten garapen prozesuen inguruko formakuntza euskarria izateko jaio dira. Baita haurren hezkuntza prozesuetan familien presentzia bermatzeko, denon artean hezkuntza puzzle bat sortuz.

– Matrikulazio kanpainak: hezkuntza taldearentzat euskarri dira.

-Irteerak: txangoak edo sortu daitezkeen ekintza bereziak. Gure ingurunea probestuz eta familiek eskaintzen dizkiguten aukerak kontuan izanda, ekintza desberdinak antolatzen dira.

Comments are closed