INFORMAZIO OROKORRA

KATTUKA HAUR ESKOLA ZUHAITZA

Kattuka Haur Eskolak 2011ko Irailaren 1ean zabaldu zituen ateak. Arbizu eta Lakuntzako udalen titulartasun publikoa dauka eta zonaldeari ematen dio zerbitzua.

Bailarari begira dagoen haur eskola da, 16 aste eta 3 urte bitartean dauden haurrei eta haien familiei hezkuntza zerbitzu eskaintza egiten die. Goizeko 7:30etatik arratsaldeko 16:00ak arte zabalik gaude eta jangela zerbitzua eskaintzen dugu. Familiek, egonaldiaren iraupena eta sarrera- irteera ordutegiak aukeratu ditzazkezue.

Zonaldeko Arreta Goiztiarreko zerbitzua eskolan jasotzeko aukera ere badago.

Comments are closed