2017-2018 ikasturterako matrikulak eta aurrematrikulak

Kattuka haur eskolan zuen seme/alaben matrikula egin ahal izateko, aurrematrikula egin beharko duzue. Aurten, berriz ere, Online egiteko aukera badago dokumentazio guztia info@kattuka.com helbidera bidaliz.

AURREMATRIKULA

Aurrematrikularen epea:

Aurrematrikula egiteko epe berri bat ireki dugu maiatzaren 10etik 16ra. Goizeko 9:ooetatik 15:00etara bulegoan aurkeztu daiteke dokumentazioa edo 24 orduz Online.

Aurrematrikulan aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Jarraian eskatzen den dokumentazioa eskaneatuta atxiki beharko duzue eta emailez bidali.

  • Eskabide orria (Hemendik deskargatu eta ordenagailuan bete dezakezue Adobe Acrobat Reader programarekin edo inprimatu, eskuz bete, eskaneatu eta bidali).
  • Gurasoen NANaren fotokopia edo residentzia txartela.
  • Gurasoen lan edo ikasketa egoera.
    • Bizitza laborala.
    • Ikasketen matrikula, egutegia eta ordutegia.
  • Familia osaketa.
    • Familia liburuaren fotokopia (gurasoak eta seme- alabak).
    • Elbarritasun egoera ziurtatzen duen dokumentua.
  • Errenta maila.
    • Azken errenta aitorpenaren fotokopia (2015).
    • Ez badu egiten, Nafar Gobernuko ziurtagiria, bizitza laborala eta datu fiskalak.
  • Bizilekua
    • Errolda agiria (ama edo aitarena eta haurrarena

Bestalde, aurrematrikula martxoan egin zuten familia ugaridunek karneta aukeztu dezakete orduan egin ez bazuten. Matrikula egiteko epea ekainaren 19tik 23ra izango da.

 

 

Comments are closed