Haur Hezkuntzako lehen zikloko tarifak argitaratu ditu Nafarroako Gobernuak

Otsailaren 14an argitaratutako Aldizkari Ofizialak, 6/2017 FORU AGINDUAren berri ematen du, bertan, Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez, familiek 2017-2018 ikasturtean ordaindu beharreko tarifak ezartzen dira. Aurtengoan aurreko urteetan baino merkeagoak dira.

Tarifen ordainketa Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ikastetxe bakoitzerako onesten duen ordutegiaren modalitatearen eta familien diru-sarreren arabera eginen da. Familia bakoitzaren tarifa kalkulatzeko, kasuan kasuko taulak aplikatuko dira, familia gurasobakarra den edo bikoa. Foru agindu honen bosgarren oinarrian jaso dira taulak, baina tarifak honakoak izanen dira, gehienez ere:

HILEKO TARIFAK

Eskolatzea

Ordutegi osoko unitateak

233 euro

Ordutegi murriztuko unitateak

219 euro

Egun erdiko unitateak

167 euro

Jantokia

Tarifa

95 euro

Tarifak dokumentua.

Agindu osoa euskaraz ikusteko egin klik hemen.

Comments are closed