Haur jolasak ikasi nahi?

Gurasoei zuzenduriko jolas ikastaroa izanen dugu Kattukan urriaren 26an eta azaroaren 2an arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara. Egun horietan etortzeko aukerarik ez baduzue, Txioka ikastolan azaroaren 9an eta 16an eginen dute ordu berean.

Ikastaroa doakoa da eta Dindaia fundazioak emango du. Antolatzaileak Sakanako Mankomunitateko Euskara eta Immigrazio Zerbitzuak dira eta izen ematea urriaren 20 baino lehen egin behar da bide hauetako baten bidez: 948 464840 / 648 070 710

euskara@sakana-mank.com / immigrazioa@sakana-mank.com

Comments are closed