Homeopatia ikastaroa

Presentación de PowerPoint

Bakartasun homeopatia edo homeopatia klasikoaren inguruko ikastaroa

-OSASUNA EZ DA MEDIKUEN GAUZA (soilik)-

Nori zuzendua?:

Haur jaio berri eta txikiak dituzten gurasoei eta ingurua homeopatiarekin tratatzen ikasi nahi duen orori zuzendua.

Ez da behar aurre ezagutzarik izatea eta ez dago terapeutak sortzeko asmorik.

Helburua:

Homeopatiari buruzko oinarrizko ezagutzak jaso eta botikin homeopatikoa osatzea: sukarra eztula, gastroenteritisa, lesio txikiak eta traumatismoak, belarriko eta buruko minak, antsietatea, etab. sendatzekoak.

Materia:

Oinarrizko homeopatia ezagutzak eskainiko dira. Ikasleak sintomei so eginez garai bakoitzean erabili beharreko tratamendua identifikatzen ikasiko du.

Sesio bakoitzean partaideen beharren inguruan aritzeko aukera egongo da.

Sesio bakoitzaren amaieran protokolo bat adieraziko da aurkeztutako erremedioen inguruan.

Ikastaroaren datak:

Bi orduko sesioak astero bi hilabetez.

Datak zehazteke.

Eskolak:

1. Definizioak: osasuna eta gaixotasuna, gaixotasun kronikoen eta akutuen arteko diferentzia

Homeopatiaren historia laburra. Homeopatiaren oinarrizko printzipioak. Bizitza indarra eta sendatzeko legeak. Nork bere burua tratatzearen mugak.

2. Katarro eta gripeen tratamendua

Erremedio homeopatikoen aurkezpena, aplikazioa. Nola tratatu sukarra homeopatiarekin.

3. Urdail-hesteetako nahasteak

Erremedio homeopatikoen aurkezpena eta aplikazioa gastrointeritisaiarentzat.

Elikadura egokiaren eta baraualdiaren onurak.

4. Haurtzaroko gaixotasunak

Nola zaindu homeopatiarekin haurren gaixotasun birikoak ta kutsakorrak. Belarriko mina eta hortzaldia tratatu.

5. Emakumearentzako osasuna

Nahaste ginekologikoentzako erremedio homeopatikoak. Emakume mota desberdinendako konstituzio tratamenduak.

6. Lehen sorospenak

Nola tratatu etxeko larrialdi txikiak homeopatia erabiliz: kolpeak, begiko lesioak, bihurdurak, alergiak sortutako legena…

7. Arazo psikikoak

Erremedio homeopatikoak antsietatea, depresio arinak, apatia eta nekea tratatzeko.

8. Ikastaroaren itxiera, galderak eta esperientzia trukaketak

Ikastaroaren antolaketa:

Kattukako guraso elkarteak antolatutako ikastaroa 16 ordukoa da eta bi orduko zortzi sesiotan banatuko da.

Sesio bakoitza gai konkretu baten inguruan izango da erremedio gomendagarrienak aurkeztuz eta desberdintasunak identifikatzen ikasiz.

Irakaslea: Konny Dieterich Voss. Naturopata eta homeopata.

Inbertsioa: 195 euro.

Taldea sortzeko kopuru minimoa: 8 lagun.

Gehienez: 20 lagun.

Informazio gehiago:

635 753 665

 

www.homeopatiafamiliar.net

Comments are closed