Aurrematrikulak eta matrikulak Online

Kattuka haur eskolan zuen seme/alaben matrikula egin ahal izateko, aurrematrikula egin beharko duzue. Online egiteko aukera jarri dugu abian dokumentazioa guztia info@kattuka.com helbidera bidaliz.

AURREMATRIKULA

Aurrematrikularen epea:

Martxoaren 1etik 16ra bitartean.

Aurrematrikulan aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Jarraian eskatzen den dokumentazioa eskaneatuta atxiki beharko duzue eta emailez bidali.

  • Eskabide orria (Hemendik deskargatu eta ordenagailuan bete dezakezue Adobe Acrobat Reader programarekin edo inprimatu, eskuz bete, eskaneatu eta bidali).
  • Gurasoen NANaren fotokopia edo residentzia txartela.
  • Gurasoen lan edo ikasketa egoera.
    • Bizitza laborala.
    • Ikasketen matrikula, egutegia eta ordutegia.
  • Familia osaketa.
    • Familia liburuaren fotokopia (gurasoak eta seme- alabak).
    • Elbarritasun egoera ziurtatzen duen dokumentua.
  • Errenta maila.
    • Azken errenta aitorpenaren fotokopia (2014).
    • Ez badu egiten, Nafar Gobernuko ziurtagiria, bizitza laborala eta datu fiskalak.
  • Bizilekua
    • Errolda agiria (ama edo aitarena eta haurrarena)

 

MATRIKULA

Matrikularen epea:

Maiatzaren 20tik 30era.

Matrikulan aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Jarraian eskatzen den dokumentazioa eskaneatuta atxiki beharko duzue eta emailez bidali.

  • Osasunbideako haurraren txartelaren fotokopia.
  • 65 €ko diru sarrera (5€ agendarako eta 60€ matrikula kontzeptuan) Kattuka Haur Eskolako kontu korrontean. 2100- 5169- 31- 2200024798
  • Ordainketak helbideratzeko kontu korrontearen lehen orriaren fotokopia.
  • 2015ko errenta aitorpenaren fotokopia. Guraso biona.

Comments are closed