ESTRUCTURA ARQUITECTÓNICA

 

ATZEKO ALDEA KATTUKA HAUR ESKOLA

Gure eskola osatzen duten espazio garrantzitsuenak honako hauek dira:

GELAK

Haur eskolak 3 gela ditu haurrak bertan egoteko. Eskolatuko diren haurren adinen arabera antolatuak daude, hau da, Nagusiena (Gela 1- 66 m2), Ibiltariena (Gela 2- 65,58 m2) eta Ditikoena (Gela 3- 57,34 m2). Hiru gela hauek barnean dute komuna (15-16 m2 inguru) eta lokuluxka gela (25-30 m2 inguru). Jolastokira irteera esklusiboa dute hiru gelek eta era berean banatokitik sarrera. Haur eskola eskaintzen dituen espazioen tamaina dela eta, esan dezakegu gelak bikoitzak direla, hortaz, haur eskolak hartu ditzakeen haur kopurua 36 nagusi, 26 ibiltari eta 16 ditiko da, edo Nafarroako Gobernuak markatzen dituen ratioen arabera, eman daitezkeen taldekatze forma ezberdinak.

Gelak haurren beharren araberako espazioetan banaturik daude. Komunak ere, adin tarte bakoitzaren beharretara egokituak daude eta bertan haur bakoitzaren gauzak gordetzeko armairutxoa dago.

JANTOKIA

Jantokiak ere, eremu espezifikoa izanen du haur eskolan. Banatokitik zuzenean sarrera izanen du eta komuna bitarte, jolastokira ere irteera du. Bertan nagusiek bazkaltzen dute, ditikoek eta ibiltariek beraien gelan bazkarietarako gune egokitua dute.

SUKALDEA

Sukaldean, bazkaria prestatzeko beharrezkoa den guztia dago eta bertako materialetarako biltegi bat ere badu. Sukaldeak, kanpotik zuzenean sarrera dauka.

PSIKOMOTRIZITATE GELA

Psikomotrizitate gelak ere, banatokitik sarrera dauka eta jolastokirako irteera ere. Honetaz gain, jantokiko komunarekin komunikatua dago. Psikomotrizitate gela, saio hauek garatzeko material espezifikoaz horniturik dago.

TAILERRA

Tailerrak ere banatokitik zuzenean dauka sarrera. Nahiko zabala den espazioa dugu, non hainbat sormen esperientzia garatzen diren.

TAILER TXIKIA

Gure eskolan, material ez egituratua edonon aurki daiteken arren, gela honetan, esklusiboki aurki daiteke material hau. Haurrekin, talde txikian espazioz aldatzeko aukera ematen digu.

BULEGOAK

Eskolan, zuzendaritza eta bileretarako bulegoak izanen ditu.

SARRERA

Eskolako sarrera, aterpe estali batek babesten du. Hemendik, banatoki txikira sartzen gara eta bertan, eskolara sartzen den orok, patukoak jantzi behar ditu. Hemendik ezkerretara, tailer txikia dago eta aurrera eginda banatoki nagusia.

KOMUNAK ETA GARBIKETA

Eskolan kanpotik datorrenarentzat edo langileentzat komuna dago. Ondoan aldagela eta jarraian garbiketa gela.

 

PLANOAREN PDF-a.

Se han cerrado los comentarios