Material berriak eskuragarri

Material berria dugu eskuragarri. Zerbait atsegin baduzu, jarri gurekin harremanetan info@kattuka.com helbidean edo 948567009 telefonoan.

Haurrak deskubritzen duen lehenengo objektua bere eskua da. Normalean kasualitatez izaten da eta askotan esku hau begi bistatik galtzen du. Progresiboki, burua eta begiak mugituz denbora luzeagoz mantentzen du begirada bere eskurantz. Gerorantz beste eskua deskubrituko du, modu honetan, eskuen behaketa eta hauen arteko jolasak manipulaziorantz prestatzen du.
Haurra bere eskua behatzen eta hauekin jolasten hasten denean edo inguratzen dionaz interesa agertzen duenean objekturen bat eskainiko diogu. Hau, hirugarren hilabete inguruan gertatzen da.
Gozamena handiagoa da haurrak jolasa bere kabuz deskubritzen duenean!
Emmi Pikler.

Ikus 2017ko katalogoa

Comments are closed