Ute Strub eta Sonia Kliass Sakanan

Pasa den asteburuan, Ute Strub eta Sonia Kliass, Kattuka haur eskolan izan ziren jolasaren inguruko bizipen mintegi bat burutzen EH Pikler Loczy elkartearen eskutik. Euskal Herri mailako 30 pertsonek soilik izan zuten bertan parte hartzeko aukera, tartean Sakandar batzuk.

Ute Strub 1933. urtean jaio zen Berlinen eta Elfriede Hengstenbergen dizipulua da. Fisioterapeuta izateaz gain, Pikler-Loczy formatzailea ere bada eta egun, mundu osoan ibiltzen da mintegiak ematen. Baita oso interesgarria da Berlinen duen Strandgut jolas espazioa.

Sonia Kliass, Sao Paulon jaio zen 1964an. Gaur egun Gironan bizi da eta sormen dantza eta gorputz adierazpeneko irakaslea da, eta Ute bezala, Pikler Loczyn formakuntza jasotakoa

Oso asteburu interesgarria izan zen. Ekarpen baliagarriak egin zituzten eta mintegia amaitzeko, parte-hartzaile guztiek Hegoak ebaki banizkio abestu zieten, aurresku batekin. Utek txistua jotzera animatu zen. Gure artean eman zuten astea, Iturmendiko Nemesio etxean hartu zituzten eta Sakana, sakandarrak eta natura oso gustukoa zutela jakinarazi zuten. Espero dugu laster gure artean izatea berriro ere.

Comments are closed