2018/19 ikasturteko aurrematrikula

Ate ireki eguna: otsailak 27 17:00etan
Aurrematrikula: martxoaren 1etik 15era, 9:00etatik 15:00etara.

Kattuka haur eskolan zuen seme/alaben matrikula egin ahal izateko, aurrematrikula egin beharko duzue. Aurten, berriz ere, Online egiteko aukera dago dokumentazio guztia info@kattuka.com helbidera bidaliz.

AURREMATRIKULA

Aurrematrikularen epea:

Aurrematrikula egiteko epea irekiko dugu martxoaren 1etik 15era. Goizeko 9:ooetatik 15:00etara bulegoan aurkeztu daiteke dokumentazioa edo 24 orduz Online.

Aurrematrikulan aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Jarraian eskatzen den dokumentazioa eskaneatuta atxiki beharko duzue eta emailez bidali.

  • Eskabide orria (Hemendik deskargatu  eta ordenagailuan bete dezakezue Adobe Acrobat Reader programarekin edo inprimatu, eskuz bete, eskaneatu eta bidali).
  • Gurasoen NANaren fotokopia edo residentzia txartela.
  • Gurasoen lan edo ikasketa egoera.
    • Bizitza laborala.
    • Ikasketen matrikula, egutegia eta ordutegia.
  • Familia osaketa.
    • Familia liburuaren fotokopia (gurasoak eta seme- alabak).
    • Banantze edo dibortzioaren kasuan, hura ezartzen duen epai judiziala edo legez frogatzen duen dokumentua
    • Elbarritasun egoera ziurtatzen duen dokumentua.
    • Familia ugariaren tituloa.
      Guraso bakarreko familiaren frogagiria.
  • Errenta maila.
    • Azken errenta aitorpenaren fotokopia (2015).
    • Ez badu egiten, Nafar Gobernuko ziurtagiria, bizitza laborala eta datu fiskalak.
  • Bizilekua
    • Errolda agiria (ama edo aitarena eta haurrarena)

Gurasoendako informazio orokorra.pdf


Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /homepages/25/d526358853/htdocs/wp-includes/class-wp-comment-query.php on line 399

Comments are closed