2019/20 ikasturteko aurrematrikula

Ate irekien eguna: otsailak 26, 17:00etan
Aurrematrikula: martxoaren 1etik 15era, 9:00etatik 15:00etara.

Kattuka haur eskolan zuen seme/alaben matrikula egin ahal izateko, aurrematrikula egin beharko duzue. Aurten, berriz ere, Online egiteko aukera dago dokumentazio guztia info@kattuka.com helbidera bidaliz.

AURREMATRIKULA

Aurrematrikularen epea:

Aurrematrikula egiteko epea irekiko dugu martxoaren 1etik, 15era. Goizeko 9:ooetatik, 15:00etara bulegoan aurkeztu daiteke dokumentazioa edo 24 orduz Online.

Aurrematrikulan aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Jarraian eskatzen den dokumentazioa eskaneatuta atxiki beharko duzue eta emailez bidali.

  • Eskabide orria (Hemendik deskargatu eta ordenagailuan bete dezakezue Adobe Acrobat Readerprogramarekin edo inprimatu, eskuz bete, eskaneatu eta bidali).
  • Gurasoen NAN fotokopia edo Residentzia txartela.
  • Gurasoen lan edo ikasketa egoera.
    • Bizitza laborala.
    • Ikasketen matrikula, egutegia eta ordutegia.
  • Familia osaketa.
    • Familia liburuaren fotokopia (gurasoak eta seme-alabak)
    • Elbarritasun egoera ziurtazen duen dokumentua
  • Errenta maila.
    • 2017ko errenta aitorpenaren fotokopia.
    • Ez badu egiten Nafarroako Gobernuko ziurtagiria, bizitza laborala eta datu fiskalak.
    • Errolda agiria (ama edo aita eta haurrarena).

Gurasoendako informazio orokorra.pdf

Comments are closed