ARGI-TAILERRA

KATTUKA HAUR ESKOLA ARGI TAILERRA

Argia gauzak ikusgai egiten dituen elementua da, ezinbestekoa ezagutza anitzak garatu eta eraikitzeko. Argia aurkinkuntza da, deskubrimendua da, ingurunea eta bertako elementuen presentzia adierazten du, iluntasunak aldiz, gabezia, ingurua dsagertzen da.

Ikusmena ezin da gauzatu argirik gabe, argi eza iluntasuna da, beltza, kolore gabezia.

Haurrentzat begiak istea, iluntasuna da, inguratzen gaituenaren desagertzea da, aldiz begiak irekitzea deskubritzea da, ingurua hantzematea.

Argiak itzala dakar. Itzala objektu batek argia pasatzen uzten ez duenean gertatzen da. Haurrek bere gorputzaren itzala deskubritzen dute eta itzal horren ezaugarriak; kolorea, tamaina aldaketa…

Argiak eta itzalak, espazioak eraldatzeko balio dute, errealitate desberdinak sortzeko.

ARGI TAILERRA

Argi tailerraren helburua, beste tailerrena bezalaxe, haurrei ahalik eta esperientzia une gehien eskaintzea da. Kattukako ZeroHiru Proiektuan islatzen den bezala, haurrek esperimentazioaren bidez ikasten dute eta hauen garapena integrala da, hau da, ez dela soilik atal edo ezagutza eremu bat lantzen ekintza bakoitzean, baizik eta ekintza berdinean ezagutza eremu guztiak lantzen direla. Batzuetan alor kognitiboa gehigo landuko da, beste batean, autonomia… eta abar. Hemendik abiatuta, goazen argi tailerraren inguruan hausnartzera…

Tailerrean, haurrak bere kabuz ikasten du, bere erritmora eta bere interesen arabera, helduaren “instrukziorik” gabe.

Haurrari Argi tailerrera goazela esaten zaio soilik. Gero, denbora eta esperientziarekin sortu daitezkeen gatazkak direla eta arauak sartzen ditugu (materiala errespetatu behar da, lagunak errespetatu behar dira…) baina hasiera batean inolako “influentzia” gabe eramaten ditugu.

Argi tailerraren helburu nagusiena aurretik esandakoa izanda, beste helburu batzuk definitzen dira.

– Materialen aldaketa argiarekin edo gabe. Objektuen ezaugarriak.

– Argiaren infinitotasuna, argia arrapatzea, argia “dastatzea”, argia eskutan izatea, koloreak eta hauen intentsitatea, zenbatzea…

– Argi desberdinekin material berdinak izan ditzazkeen aldaketa estetikoak. Gardentasuna, opakotasuna…

– Iluntasuna. Beldurra; argi ezak segurtasun eza dakar eta haurrari sortzen zaion gatazkaren aurrean baliabideak garatzeko aukera dauka.

– Itzalak. material ezberdinen itzalak, gure buruaren itzala, gorputz eskema, bestearen itzala… Itzalaren jatorriaren inguruko jakin-mina.

– Proiekzioak eta retroproiekzioak (bigarren hauen konzientzia izateak prozesu kognitibo konplexua dakar…). Kolorearen proiekzioa eta proiektore berdinarekin itzalaren beltztasuna.

– “Ni”a eta “Zu”a. Gorputz eskema.

– Haurra bere gorputzarekin eta espazioko elementuekin esperimentatzeko eta aurkikuntzak egiteko aukera paregabea.

– Argiaren fisika. Argi izpiaren norabidea, intentsitatea, aldaketak, efektuak…

Saioak errepikatzen dira denboran zehar, saio bakoitzean, aurrekoan ikasitakoa islatzen delako eta ikasketa prozesua aberasten delako; “ikaskuntza esanguratsua”.

Saio hauek hausnartuz eta gertatutakoaren irakurketa eginez, beste helburu batzuk definitu daitezke edo eta proposamenak eraldatu.

Comments are closed