UR-TAILERRA

Jakina da zer nolako garrantzia duen urak pertsonen bizitzan. Likido zoragarri hau gure gorputzaren zati handia da. Jaio aurretik ere, amaren sabelean, likidoan bildurik ematen ditugu gure lehen momentuak.

Txikitatik ikasten dugu zer nolako garrantzia duen urak, egarria asetzeko, aurpegi, esku etb. garbitzeko, janariak sukaldatzeko…

Haurrek, gehienek behintzat, urarekiko interesa adierazten dute, hau da, iturria irekita badago, ura ukitu nahi izaten dute, putzu bat ikustean plisti-plasta egin nahi izaten dute, ura estankatuta dagoen tokiren bat ikustean, bertara objektuak botatzen dituzte…

Urarekin sortzen diren ikaskuntza esanguratsuak, etorkizunerako baliabideak eskaintzen dizkie haurrei eta baita, saio batetik bestera, ikaskuntza hori, berri bati lotzeko aukera ematen die. Ur tailerrarekin, hainbat garapen arlo lantzen ditugu, hau da, haurra osotasun bat delaren printzipiotik hasita, alor fisikoa, adierazpenekoa, afektiboa, soziala eta kognitiboa landuko dira; bolumena, formen eraldatzea, ontzien kapazitatea, aparra, flotazioa eta flotazio eza, temperatura, uraren malgutasuna, zentzumenen esperimentazioa, uraren soinu ezberdinak, azaleko sensazioak, bete hustu, kideekin proiektu amankomunak sortzeko aukera, sinbolismoen agerpena, adierazpena… eta abar luze bat. Beraz, gure helburua tailer honetan, urarekin disfrutatzea izango da eta baita urarekiko sortzen diren egoera desberdinak jasotzea.

Jasotako informazio honekin, aurrerantzean egingo diren saioak moldatzeko edo eta egokitzeko aukera ematen digu, horrela gero eta proposamen egokiago, aberatsago eta konkretuagoak lantzeko aukera eskainiz. Saioan jasotzen den dokumentazioak, haurrak kokatzeko balio digu, hau da, ekintza hauen bidez (talde txikietan garatzen direnak), haurrak banaka behatzeko aukera ematen digu, hauen indibidualtasunean gure esfortzuak kokatuz.

Horrela, haur bakoitzaren xehetasun eta banakako ezaugarrietan erreparatzeko aukera izanen dugu, aurretiaz, mimoz antolatutako inguru lasai eta erakargarri bat eskainiz. Saio konkretu batean landutako ekintzak, haurren interesetatik abiatzen dira, hau da, helduak ez du parte-hartze zuzenik, baizik eta haurrek heuren ekintza eraikitzen dutela, bakar-bakarrik.

Honek aukera paregabea ematen digu helduoi, haurren ikasteko moduan erreparatzeko, eta interes hauen arabera giro eta inguru ezberdinak diseinatzeko, haurra persona aktiboa bezala ikusiaz eta bere kabuz garatzeko, deskubritzeko eta ikaskuntza ezberdinak garatzeko gai dela argi izanda.

Adina.

Eskolako haur guztiak igaroko dira tailerretik. Talde txikietan burutuko dute ekintza. Talde txiki hauek adinaren arabera antolatuko dira, gutxi gora behera laukoak izanen direlarik. Gela bakoitzeko hezitzaileak erabakiko du zein talde banaketa egiten duen eta zein irizpideren arabera.

Lekua.

Tailerra. Ekintzara hezitzailea joanen da. Ditikoen kasuan, bikotea egotean, txandaka egin dute. Besteetan zuzendariarekin bikoiztuko da taldea. Praktiketako ikasleak, tailerretara joanen dira.

Iraupena.

Ekintzaren iraupena haurrek finkatuko dute. Beti ere erreferentzia bezala 25-45 minutuko iraupena ezarriko da. Eskolako antolaketa dela eta, kontutan hartuko dira egin beharrekoak eta ezin izanen dugula gehiegi luzatu. Era berean, haurrek ez badute inolako interesik agertzen, ekintza bertan behera geratuko da eta hausnartu beharko da zer gertatu den.

Materialak.

  • Felpa lurrean.

  • Urez betetako taper handi bat (ura tintatuta).

  • Ura eta aparrez betetako taper baxu bat (ura tintatuta).

  • Urez betetako haur bainera bat (ura tintatu gabe).

  • Enbutu, koladore, pitxer, regadera, ontzi, bandeja desberdinak.

  • Esponjak eta zapiak.

  • Gurasoek ekarritako materialak.

  • Ispiluak.

  • Harriak.

  • Kajoietan; pilotak, palak, kuboak, ontziak, hari karreteak, tapak.

  • Gurdian; koloreztatuko ur tutuak, esne tapak, makilak.

 

 

Comments are closed