Kuota kalkulatu

Errenta mailak guraso bikotea eta bakarra 20-21 (pdf)

Familiaren errenta kalkulatzea.

1.–Familia unitatearen urteko errenta baloratzeko, per capita errenta hartuko da kontuan, hau da, familia unitatearen errenta zati familiako kide guztien kopurua. Familia unitateko kideen kopurua erabakitzerakoan, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duen seme edo alaba bakoitza bi izanen balira bezala kontatuko da.

2.–Aitaren eta amaren edo legezko tutoreen 2014ko diru-sarrera edo errenta indibidual justifikatuen batura izanen da familia unitatearen urteko errenta. Pertsona fisikoen errentaren gaineko 2014ko zergaren aitorpena aurkeztuta justifikatuko da familia unitatearen urteko errenta.

3.–Zerga-oinarriaren alde orokorrari higigarriaren kapitala errendimenduen saldo positiboa eta ondare-eskualdaketen saldo positiboa gehituta eta etxebizitza zaharberritzeko edo eskuratzeko jasotako diru-laguntzak kenduta ateratzen den emaitza izanen da errenta indibiduala.

Ondorio praktikoetarako, errenta kalkulatzeko laukitxo hauek batuko dira: Nafarroako Foru Komunitatean, 2014. Ekitaldiko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpeneko 507, 8810, 8808 laukitxoak ken 708 laukitxoa, edo horien baliokide direnak Estatuko gainerako aitorpenetan.

 

Murrizketak

 

  1. Ikastetxe berean -edo ikastetxe desberdinetan baina udal beraren titulartasuna duten ikastetxeetan betiere- bi seme-alaba dituzten familiek %50erainoko deskontua izanen dute bigarren haurragatik dagokien eskolatze tarifan, betiere gutxieneko tarifatik behera jaitsi gabe. Bi anai-arrebek jantokia erabiltzen dutenean, lehenengoak errentari dagokion tarifa ordainduko du, eta bigarrenari gutxieneko tarifa egokituko zaio. Hori dela eta, bigarren seme-alabari aplikatu beharreko eskolatze tarifak ez dira inoiz 41, 39 edo 29 euro baino txikiagoak izanen, eskola-ordutegia zein den (osoa, murriztua edo batez bestekoa), edo 84 euro baino txikiagoa, jantokiaren kasuan.
  2. Ikastetxean hiru seme-alaba edo gehiago dituzten familiek aurreko atalean aipatutako murrizketa izanen dute bigarren haurragatik, eta ordutegi motaren arabera ezarritako gutxieneko tarifa hirugarren haurragatik eta hurrengoengatik.

Comments are closed