BUZTIN-TAILERRA

BUZTINA KATTUKA HAUR ESKOLA

Naturak berezkoak dituen bi elementu, hain zuzen ura eta lurra nahastean sortzen den oinarrizko elementu bat da buztina. Honek, sentsazio ezberdinak sorrarazten dizkigu eta modelatu daiteke. Buztina gustuko dugu, honi esker, eskuek hainbat mugimendu ezberdin burutzen dituztelako eta material honek, pentsamenduak, oroitzapenak edota pertzepzioak adierazteko balio duelako.

Definizioa: ura eta lurra edo buztin gorrixkaren arteko nahasketa moldagarria da. Sedimentuz, hauts partikulaz eta buztinaz eratua dago. Denbora edota egostearen poderioz, buztin partikulak metatu eta gogortzen dira.

Esfinterren kontrolean buztinak eta urak duten garrantzia: haurrak bi urte inguru dituenean, jolas bat sortzen da, hain zuzen, esfinterraren kontrola lortzeko atarietan dagoen erreferentzia; garai honetan, ontzien bila hasi ohi dira, ura ontzi batetik bestera pasatzeko asmoarekin. Hau dela eta, mota honetako materialak eskuragarri izan ditzaten komeni da. Trasbaseek, likidoarenganako nagusitzean laguntzen dute. Ekintza behin eta berriz errepikatu ahala, hobetzen joango da eta pixkana, likidorik ez erortzea, ontziak ez iraultzea.. lortu eta kontrolatuko du. Honetaz gain, plastilina, buztina… eta antzeko masak erabiltzea ere komenigarria da, uzki esfinterrak kontrolatzen ikasteko.

Hau da haur txikiengan buztinak pizten duena:

Aparatu sentsore-pertzeptiboa piztu eta estimulatzen die; berezko usaia, textura, kolorea eta zaporea ditu. Buztinak sortzen duen zeharkako estimulazio honek, ikasketak burutzen laguntzen die, ekintzazko eskemak plazerraren bitartez barneratuz eta haurren garapenaren bost alorrak (afektua eta erlazio sozialak, gorputza, inguruaren aurkikuntza, komunikazioa eta adierazpena) landuz.

Buztinak dituen ezaugarriei esker, haurrak honekin elkar eragite soilarekin, proiektu berriak sortu ditzake edota aurretik sortutakoekin nahi duenean jarraitu.

Buztinak, energiak bideratzen laguntzen du. Baita, tartetxo bat moldatzen egon ondoren, lasaitzen eta tentsioak deskargatzen.

Buztinak, forma eta objektu ezberdinen sormena ere errazten du.

JOLASTEKO MODUAREN PROPOSAMENA. TALLERRA

Proposamenean parte hartuko duten haur guztien beharrak asetzeko adiena buztin eskainiko dugu tailerrean.

Buztina bi eratan aurkeztuko dugu, horizontalean (buztin plantxa bat) eta bertikalean (buztinezko mendi bat, non alderik aldeko zulo bat eginen diogun). Ekintzan parte hartuko duten haurren adinaren arabehera, buztina, lurrean edo beraien altuerara egokiturik egongo diren mahaietan aurkeztuko dugu. Horrela zutik edota lurrean (ditikoen kasuan) esperimentatu ahal izango dutelarik.

Honetaz gain, buztin zatiak, tamaina eta forma ezberdinetakoak ere eskainiko ditugu.

Tailerraren aurkezpenak beti, asmo bat izaten du. Hau da, buztinaren aurkezpen ezberdinak, tailerrean barrena banaturik egonen dira, tailerreko espazio guztia betez eta bide batez, espazio ezberdinak sortuz. Horrela, haurrak askatasun osoz ibili ahalko dira tailerrean barrena, beraiek nahi dituzten esperientzien bila.

Tailer honek, ezaugarri zehatz batzuk izanen ditu, non haurrari buztinarekin esperimentatzea erraztuko zaion. Proposamena erakargarria eta ordenatua izanen da non zehaztasunez behatzera gonbidatuko duen. Buztinaz gain, tailerra aurrera eraman ahal izateko, hainbat erreminta ere izanen ditugu haurren eskura. Erreminta hauek, objektu bitartekari gisa ezagutzen dira, non buztinaren gerturatzea, erraztu eta hain zuzena ez izaten laguntzen duen. Kontuan hartu behar dugu, buztinak zikindu egiten duela, tenperatura konkretu bat duela, nahiko freskoa eta honek haur batzuen lehenengo kontaktuan ez du gehiegi laguntzen.

Erreminta batzuk hauek izan daitezke:

  • Egurrezko erremintak, buztina moldatzeko egokituak daudenak

  • Kaxak, ontzi txikiak, flanerak, basoak, bandejak…

  • Metalezko edota egurrezko kutxarak…

Honetaz gain, ekintzak areagotu, garatu edota aberasteko balio duten materialak ere eskainiko ditugu, esaterako ondorengoak:

  • Ura

  • Buztin zati lehorrak

  • Trapu bustiak

  • Naturako elementu ezberdinak: arramak, harriak, hostoak, loreak, fruituak…

  • Egunerokotasunean erabiltzen ditugun materialak: botoi handiak, txinatar makilak, kortxoak, txapak, tapak, kateak, azazkaletako zepiloak, orraziak, plastikozko animaliak…

ZER LORTZEN DUGU BUZTINA ETA ELEMENTU GUZTI HAUEKIN?

Lehenengo fasean, haurrak materialaren ezaugarriak zeintzuk diren eta ekintzaren bitartez materiala nola eraldatzen den ikertzen du. Ondoren, egoera, ekintza edota objektu ezberdinak irudikatzen hasten delarik.

Maila fisiologikoan, buztinak eta bere manipulazioak, eskuko eta besaurreko muskuluak indartzen ditueta motrizitate fina eta garun-esku-begi koordinazioa garatzen laguntzen du.

Proposamenaren bitartez, bakarkako jolasak zein taldeko jolasak errazten ditugu. Talde jolasek, giza baloreak barneratzen laguntzen dute; solidaritatea, kooperazioa, elkarbizitza edota konpartitzen ikastea dira adibide batzuk.

Haurrei ekintzak libreki burutzen utzi ezkero; beren barreneko asmotik, beren erara, bakarka zein taldean jardunda, helduaren inposiziorik gabe, berezko proiektu bat sortzera heldu daitezke. gutako nork ez du eskolan aita edo amarentzako hauts ontzi tipikoa egin? Gainera beti zegoen gelan den bikain irteten zitzaion ikaslea (helduak zioen bezela egiten zuena) eta beste batek beti egiten zuen lan ziztrinen bat. Goazen apur bat pentsatzera, horrelako momentuetan nola sentitzen ginen. Perfektua zena, beti presiopean beragatik espero zen guztiagatik eta lan ziztrina egiten zuena erabat frustraturik nahi eta ezinagatik. Horregatik da hain garrantzitsua hemen ekintzak libreki, askatasun osoz burutzen uztea eta ekintza guztiekiko ERRESPETUA adieraztea.

Ontziekin eta hauen barruan buztin zatiak sartuz, maila espazialean lan egiten dugu. Ez baita berdina, objektu bat espazio baten barruan edo kanpoan egotea.

Aztarnak: proposamenean lagungarri zaizkigun erreminta guztiek dute ezaugarri berdin bat. Denek uzten dute aztarna. Adin honetako haurrentzat, oso garrantzitsua da aztarna uztea. Nahita edota nahigabe, materia transformatzea lortzen dutelako. Gainera, “aztarna uztea”ren ekintza asmo zehatz horrekin burutzen denean, haurrak badaki sortzen ari dela, bere sentimenduak plasmatzen eta buztinean egin daitezkeen presio ezberdinak frogatzen ari da. Beste erreminta ohiko eta garrantzitsu bat, norbere eskuak dira. Eskuak barneratzen dituzte, eurenak edota beste pertsona batenak (estanpazioak).

Horrela, alor kognitiboa, kontzeptu ezberdinekin ere lantzen da; esaterako, masa zatitzean proportzioaren jabetza, kopurua, zenbakia… lantzen eta barneratzen dituzten haurrek. Kateen laguntzarekin aldiz, neurriak, luzerak, distantziak… esploratzen dituzte.

Buztin lehorra, hezearekin batera manipulatzean, konparazioak egitea laguntzen du, hain zuzen, heze dagoenaren plastikotasuna eta gogor dagoenaren lehortasuna behatu eta sentitu daitezke.

Eskaintzen zain material kopurua, klabea izan ohi da, haur bakoitzak behar duen objektua eskuratu eta buztinera gerturatu ahal izateko.

Buztinezko mendixka eta alderik aldeko zuloa: elementu honek berebiziko garrantzia dauka, gauzak barrura sartu, alde batetik bestera pasatu, estali… egiteko balio duelako. Gainera, elkarren artean gerturatu eta zulo batetik bestera behatu ahalbidetzen du.

Tailerrak, aukera anitz ematen ditu, esaterako, begiratzeko, ukitzeko, zapaltzeko, sentitzeko, esploratzeko, ikertzeko… Ondorioz, haurrek denbora behar dute, leku honek eskaintzen dien guztia ulertu eta barneratu ahal izateko.

AUKERATU DEZAGUN HAUR BATENTZAT OPARITARAKO, BELDURRIK GABE, BUZTINEZKO POLTSA BAT ETA JOLAS DEZAGUN BERAREKIN”

Francesco Tonucci.

Comments are closed