Zer da harrera garaia?

Leku berri batean, kasu honetan haur eskolan, gustora eta garen bezala agertzeko behar dugun denbora da.

Haur eskolan lehenengo aldiz hasten den haurra, familiarteko mundo seguru eta ezagunetik, erabat ezezagun zaion egoera berri bati (pertsona berriak, espazio berriak, zeregin berriak…).

Familiatik banandu behar izatea ez da beti erraza. Haurrak denbora behar du, non hezitzailearekin afektibotasuna landuko duen, material, espazio berriak ezagutuko dituen. Azken finean, konfidantza eta segurtasuna lortuko duen epe bat. Denbora hau eskaintzen badiogu, egoera berri honek sortzen dion gatazkari aurre egin ahal izateko baliabideak aurkitzeko gai izango da.

Denok bizi dugu harrera garai hau, hau da, haurrak, familiak eta gu geuk, hezitzaileok. Zuen seme-alabak, zuen segurtasun eza, tristura edota lasaitasun eta konfidantza sentimenduak bereganatuko ditu. Hezitzaileok haur bakoitzaren errealitatera egokitu behar gara, prozesua gutxikakoa eta progresiboa izan dadin.

Sentimendu kontraesankorrak sortuko zaizkizue, beldurrak, kezkak, segurtasun eza… Honek haurra eskolaratzean ongi egin duzuen edo ez hausnartzera eramaten zaituzte. Lasai egon, guzti hau normala da.

Bereizketa fisikoaz gain, haurra ez da seguru ezta babestua sentitzen eta hori da prozesu honen zailtasunik handiena. Horregatik inguruan dituen helduen ulermena eta laguntza behar du.

Askotan, garai honetan, haurra negar asko egin dezake (negarra adierazpen modu bat da tentsioak askatzen laguntzen duena, hau moztea sahiestu behar dugu), ez du geratu nahi izango, berea den zerbaiti indarrez hartuko dio, jo egin dezake… Fisiologikoak diren erantzunak ere izan ditzazke; hikak, goserik ez izatea, loaldien aldaketak… beste batzuetan zoriontasuna aurkitu dezakegu eskolara etortzerakoan, sekulako aktibitatea, urduritasuna… Ez izutu, erreakzio guzti hauek normalak dira eta haurra sentimendu hauek kanporatzea positiboa da.

GARRANTZITSUA DA…

ZER EGIN DEZAKEGU ORAIN?

MOMENTUA IRITSI DA…

Txostena PDFan 

Comments are closed